Kategorien
Nicht kategorisiert

Yo me quedo en casa / Ni etxean geratzen naiz

14/03/2020

Bigarren eguna: ondo nago.
Hau da neskatxa bati eskatu diodan marrazkian irakurri ahal izan dudana. Atzean, mendia, elurtuta, baserria, eta etxe bat. “Zoragarria, politt! Gauzarik garrantzitsuena jarri didazu gaurko marrazkian!”

Etxeetan, gure balioak nolakoak diren erakusten duen egoera kupidagabea: Harrotuta kalera irten nahi duten gazteak, kuadrilarekin garagardoa hartzera, kalera irten nahi dutela garraisi egiten duten haur txikiak, guraso arduradunen “ez, maitia, ezin da” tristeak eta nerabeei ate aurrean “ez zara irtengo, eta egiten baduzu, ez zara itzuliko” esan beharraren gordintasuna entzuten duen amaren desesperazioa.

Errebeldia, panikoa, zuhurtasuna eta ardura. Auzolana. Gizartelana. Elkarbizitza. Egoera berrietara ohitzeko gaitasuna. Taktikak. Errespetua. Esker ona. Eutsi goiari! Pazientzia eta enpatia behar ditugu, kasu guztietan. Hau ere pasako da. Bidean, ikas dezagun elkar ulertzen, elkar laguntzen, elkar bizitzen.

Eta egin dezagun gizarteari laguntzeko egin beharrekoa. Erokeria hau azkarrago moz dezagun.


Segundo día: estoy bien.
Esto es lo que he podido leer en el dibujo que le he pedido que me haga a una niñita. Al fondo, un monte, nevado, un caserío, y una casa. “¡Es precioso, bonita! Me has escrito lo más importante en el dibujo de hoy!”

En las casas, la situación despiadada y cruda que nos muestra cómo son nuestros valores:
Jóvenes que, altivos, quieren salir a la calle, a tomarse una cerveza con los amigos, niños pequeños que gritan que quieren “a calleeeee”,la triste respuesta de padres responsables “no, cariño, no se puede” y la desesperación de madres que tienen que escuchar un tajante “no vas a salir, y si lo haces, no volverás a casa” como última instancia.

Rebeldía, pánico, sensatez y responsabilidad. Trabajo vecinal. Labor social. Convivencia. Capacidad de adaptarnos a una situaciones nunca vistas. Tácticas. Respeto. Gratitud.
¡Ánimo! Necesitamos paciencia y empatía, en todos los casos. Esto también pasará. Mientras tanto, en el sendero, aprendamos a comprendernos unos a otros, a ayudarnos mutuamente, a convivir.

Y hagamos lo que hay que hacer. Paremos esta locura.