Kategorien
Nicht kategorisiert

Bilbo, 1984.

08/03/2020

Bere gizonarekin igandeko pasira eman ondoren etxera itzultzerakoan, Maitek etxeko sarrera desastre bat egina zegoela entzun behar izan zuen. Egoera nahiko antzekoa zen egongelan. Bertan, berokiak bata bestearen gainean botata ikus zitzakeen sofaren gainean. „Nik erosi beharko nuke erropak gordetzeko armairu hori bertan gorde ahal izateko“, esan zion bere buruari.
Egongelan sartu heinean, bere buruarekiko ametitu zuen: „Arrazoia du, dena hankaz gora dago“. Eta gela txukuntzen hasi zen. Kuxinak atondu zituen, erratza pasa, eta bitartean gizona mahaian eseri eta, gogotsu, mokadu bat prestatzen hasi zen. „¡Maite, ez da munduan hamaiketako on bat bezalakorik!“, oihukatu zuen, irribartsu. Maitek bere lanarekin jarraitu zuen: komuna garbitu, eta zaborraren poltsa prestatu zuen. „Hemen uzten badut, bere begien aurrean, agian berak jeitsiko du“, pentsatu zuen, itxaropentsu. Zoru-garbilailua gordetzen zuen aimairura gerturatu zen. Hau pasa ondoren, alaitasun izpi bat sentitu zuen bihotzean. Zabor poltsa desagertu zen. Zakarrontzia topatu zuen, bilutsik, egoera tamalgarrian, guztiz kakaztuta. Amorraturik, arraskara bota zuen, bere pisuz erori eta zalaparta atera zezan utziz, leher eginda, arbuiatuta eta nazkatuta sentitzen zela isilik oihukatzen zuen keinua eginez. Bitartean, Mikel etxeko txakurrarekin jolasten ari zen pilotatxo bat lagun.

Bapatean, mugikorraren soinua entzun zen. Whatsappeko mezu bat sartu zen. Gizonak oihukatu zuen: „Alexa! Zenbat balio du Cartujara Kopako finala ikustera joateko txartel batek?“
…eta orduan Maite 2020ko martxoaren 8a zelaz jabetu zen bapatean, nahiz eta 1984 urtea ere izan zitekeen lasai asko.


Al volver a casa tras dar el paseo de los domingos con su marido, Maite tuvo que escuchar que el recibidor estaba desordenado. El panorama era similar en el salón, donde los abrigos se apilaban a sus anchas sobre los sofás. „Debería ocuparme yo de comprar ese armario ropero para guardarlos“, se dijo.
Según entró al salón, admitió para sus adentros: „Tiene razón, está todo patas arriba“. Así que comenzó a ordenar la pieza. Colocó los cojines, pasó la escoba, todo ello mientras el marido se sentaba a la mesa y se preparaba, afanoso, un pequeño tentempié. „¡No hay nada mejor que un buen hamaiketako, Maite!“, exclamó sonriente.
Ella continuó su faena: limpió el baño, y después preparó la bolsa de la basura. „Si la dejo aquí, a la vista, puede que la saque él“, pensó esperanzada.
Se dirigió hacia el armarito en el que guardaba la fregona. Tras pasarla, se regocijó. La bolsa de la basura había desaparecido. Sin embargo, encontró el cubo, destripado, en un estado que ella calificaría sin duda como lamentable. Exasperada, lo soltó en el fregadero, dejando que cayera por su propio peso, con un gesto que solo podía silenciar a gritos que se sentía cansada, ninguneada y asqueada. Mientras tanto, Mikel entretenía al perro de la casa con una pelota.
De repente, sonó el móvil. Había entrado un whatsapp. El marido exclamó: „¡Alexa! ¿Cuánto cuesta el billete para ir a la Cartuja a ver la final de la Copa?“
…y ella se percató, de repente, de que era el 8 de marzo de 2020, pero podría haber sido 1984 tranquilamente.